Bertako eta garaian-garaiko elikagaien kontsumoa berreskuratzera gonbidatzeko kanpaina, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat. Egun mantentzen dugun kontsumo eredua ez delako berezkoa, eta ez delako jasangarria, Geurera itzuli behar dugula proposatzen dugu: etxe ondoan, modu jasangarrian, ekoizten den elikadura zein kontsumitzaile eta ekoizlearen arteko harreman zuzena berreskuratu beharra dugulako.

Prentsa eta irratiko iragarkiak, banerrak, markesinak zein autobusak erabili ditugu komunikazio euskarri bezala.